Miaxiria aldizkariaren 2. zenbakia urtea amaitu aurretik aterako da, Iparraldeko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eta Aranoko Udalaren laguntzarekin. Horretarako dagoeneko martxan da herritar talde bat gauza interesgarriak guztion gozamenetako idazten, biltzen eta sortzen.
Izena bera erabakitzerakoan ere herritar guztion partehartzea bultzatu zen duela bi urte aldizkaria sortu zenean, eta honekin batera antzeko ariketa proposatu nahi da aldizkaria koordinatzen ari den lantaldetik.
Bere garaian, Kontsejun jarri zen buzoian, Aranon aspaldian (edo kasu batzuetan gazteen artean behin ere) entzun ez genituen hitzak bildu genituen eta horren laguntzaz gure hizkera gehiago aberastu. Burura etortzen zaizkizuen hitz berezi, arraro, ahaztu edo kurioso horiek buzoian sartzera gonbidatzen zaituztegu, Miaxiriako atal bat ea denon artean osatzen dugun! Buzoia urrira arte egongo da jarrita eta arano.euska ra@ gmail.com helbidean ere egin daiteke.