Euskal Jaiarekin maiatza bitarte itxi ditu ateak Ixkibik

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

Irailaren 23an ospatu zen Iskibi kanpineko Euskal Jaia. Eguerdiko toka txapelketan parte hartze handia izan zen. Gero talo jatea izan zen eta bertan 100 pertsonatik gora bildu ziren giro ede­rrean, nahiz eta lehengo urtean baino sagardo gutxiago edan. Arratsaldean berriz, Bonatxok bere soinuarekin ederki berotu zituen baz­terrak, hezurrak mugiaraziz. Egun horretan itxi zen kanpina hurrengo urteko maiatzera arte. Kanpinetik eskerrak eman nahi dizkiete bertaratu diren guztiei  eta bereziki Goizuetako jendeari, suhiltzaileei eta Udalari, emandako laguntzagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun