Gazte Txokoa lanean hasi da berriz ere

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

12 eta 16 urteko gazteei zuzendutako zerbitzua

Duela hiru ikasturte hasi zen lehen aldiz Gazte Txokoa eskain­tzen, garai bateko esko­letan eta gaur egun festetako ikastolako taberna jartzen den eraikinaren atzeko aldean zegoen frontoi txikia egokituta. Aurten ere ateak zabaldu ditu asteburu honetan eta urritik ekainera bitarte, larunbatetan 17:00etatik 20:30era eta igandetan 17:00etatik 20:00etara. Futbolina, mendi ateraldiak eta gazteek proposatzen dituztenak antolatzen laguntzeko prest dago gurasoen komisioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun