Amaia ZALBA | Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako berdintasun teknikaria

Gurutze PIKABEA 2012ko urriaren 3a

Amaia Zalba berdintasun teknikaria bulegoan. Utzitako argazkia

«Sentsibilizazioa beharrezkoa da, hortik sortzen baita ekintzarako gogoa»

Amaia Zalba, urte hasieran hasi zen Leitza, Goizueta, Areso eta Aranon berdintasun teknikari gisa lanean. Ultzamako Gizarte Zerbi­tzuetan ere ari da, bi tokietan lanaldi erdian. Astearte eta ostiraletan Leitzako bulegoan egoten da eta astelehen eta ostegunetan Ultzamakoan. Asteazkenetan, berriz, txandaka ibiltzen da, batean leku batean eta hu­rrengo astean bestean. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortu delaren idea azken aldian zabaltzen ari dela iritzi dio, «baina oraindik hastapenetan gaudela».

 

 

Orain artekoaz zein balorazio eginen zenuke? 

Ni kontratatzean, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizar­te Zer­­bitzue­tan Berdinta­sun arloa sortu zen, eta bertan jaso nuen harrera atsegina izan zen, eta horrek hasie­ra erraz­­tu zuen. Orain arte egindako lana­ren balo­razioa oso positi­boa da, batez ere, herrietan jaso dudan erantzuna­ zabala izan delako, eta lan honetan hori­ fun­tsez­koa da.

Zer egin duzue orain ­arte? 

Berdintasun Zerbitzu batek martxan jartzeko behar duen lehenengo gauza Berdintasun Plan bat da, egiten den guztia hortik abiatzeko. Kontua da Berdintasun Plana egiteko aurretik bertako egoe­ra zein den ezagutu behar dela, bertako errealitateari egokitzeko eta Plana efektiboa iza­teko. Eta horretan gaude. Berdinta­sun Plana egiteko hiru talde sortu genituen, eta taldeetan he­­rrietako egoe­ra­ azter­tzen ari gara, beharrezko gauzak an­tze­­man eta ondoren, Berdin­tasun Planean zehazteko. Lei­tzan talde bat osa­tu genuen, Areson beste­ bat, eta Goizueta eta Aranon bestea. Bestalde, Nafarroa­ko Gobernuaren diru la­gun­­tza­­rekin formakuntza saioak­ egiten ari gara. Apirilean hasi ziren eta aza­­roan bu­katu­ko dira, eta zonaldeko po­liti­ka­ri, tek­­nikari eta eragileei berdintasunaz for­­ma­kun­tza minimo bat eskain­tzea­ da helburua, bakoi­tzak bere­ espa­rruan lan egin ahal izateko. Es­kola­ eta institu­tuare­kin ere koor­­di­na­zioan ari gara.

Zer somatu duzu herritarren aldetik? 

Eran­tzuna oso ona izan da. Etorri nintze­nean­ eragile eta erakun­dee­­ta­ko or­dezkariekin biltzen ha­si nin­tzen, nire burua aur­keztu eta ni­r­e­ asmoak plazaratzeko. Ba­tzuek ber­din­­tasunaren gaia ezeza­guna zuten, hau da, en­tzu­na zuten, bai­na ez zekiten zertan zetzan. Hale­re, beraien jarrera irekia izan zen, eta honek asko­ erraztu zuen. Gaia na­hi­ko gu­txi landuta zegoen­ erakundeetan eta ezjakin­tasuna somatu nuen hainbat tokitan, baina naturala da. Emakumezko zein gizonezkoek eraku­tsi dute interesa, baina egia da eragile edo era­­kunde askotan emakumezkoak direla gaiarekin sentsibilizazio ge­hiago dutenak, eta hortaz, ge­hien hurbil­tzen direnak. Hala ere, oso pozik nago­ gizo­nez­koen in­plikazioa­rekin.

Berdinta­sun Planaren ildo­ nagusiak zein izanen dira? 

Ildoak, helburuak eta ekin­tzak oraindik zehazteko daude, baina taldeetan ateratako informazioaren araberakoak izango dira, errea­litatera ahalik eta gehien hurbiltzeko. Lan­tze­ko beharrezkoak diren ildoen artean zeharle­rro­tasuna dugu, genero berdintasuna arlo guztietatik lan­tzeko izan­go dena. Hone­taz aparte, badi­ra bileretan ateratako hain­­bat gai ere: hezkide­tza, emakumeen kontrako indarkeria, partehar­tzea, bateragarritasuna...

Zein da lau herrietan egoe­ra? 

Lau herrietan egoe­ra na­hi­ko antzekoa da, kontuan izanda, bakoi­tzaren bere­zi­tasun eta aukerak. Oro­­korrean, berdintasuna ez da modu zabalean landu, herri mugimendutik egin dena kenduta. Herrien arteko ezberdin­ta­­su­­nei ere erreparatzen saiatuko gara Berdintasun Plana martxan jar­tzean. Niretzat, lau herrie­tan somatu dudan inplika­ziorako eta lan egiteko gogoa da interesgarriena­.

Aurrera begira zein asmo dituzue? 

Berdintasun Plana egitea da orain helburu nagusia, eta hurrengo hilabeteetan bukatuko dugu­. Gero, martxan jar­tzea izango da helburua, eta horre­tarako berriz ere eragile eta erakundeek kon­­pro­­miso batzuk har­tu­­­ behar­ko­­ dituzte, plana­ be­­te eta pa­­re­ki­de­tasu­nean eta berdintasu­nean­ oinarritu­ta­ko ha­rre­­ma­netan bizi­tze­ko, des­­ber­din­tasunik gabe.­

 

 

HUTSUNEAK 

«Hutsunea formakun­tza eta sentsibilizazioan dago. Gaia ez da ia ezagutzen, eta ezagu­tzen den kasuetan z­a­lantza asko daude, eta honi buelta emateko jendeari tresnak eskaini behar zaizkio. Sen­tsibilizazioa beharrezkoa da, hortik sor­tzen baita ekintzarako go­goa. Emakumez­koek urteetan jasandako diskriminazioei erre­pa­ratu behar die­gu au­rrena, egun­go egoera aztertzeko eta dihardutenak ezagu­tzeko, eta gero, hauek ekiditeko ekintzak egiteko»

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun