Oriamendi 2010 erremonte enpresak iraileko rankingaren berri eman du eta B multzoko erremontelarien artean, Aritz Zubiri goizuetarra izan da onena. Goizuetarrak lau partida irabazi eta bi galdu egin ditu, baina tantu guttiko aldearekin eta 37,57 puntu lortu ditu. Sailkapen hau egiten hasi zirenetik bigarren aldia da Zubiri jokalari onena izendatzen dutela.
B multzoko bigarrena Etxeberria IV izan da, 37,2 punturekin.
A multzoko erremontelarien artean, Kutxa banakako txapelketa eta Nafarroako txapelketa irabazi dituen Javier Urriza izan da. Guzira 6 partida jokatu ditu eta 5 irabazi ditu, horietako bi buruz buru. 37,33 puntu eskuratu ditu Urrizak. Xanti Uterga doneztebarra izan da bigarren eta Zeberio II hirugarren.