Euskalduntzen edo alfabetatzen ari direnei dirulaguntza emanen die Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak

TTIPI TTAPA 2012ko ira. 25a, 09:23

Eskaerak urriaren 5erako aurkeztu behar dira

Euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren herritarrei diru laguntzak emanen dizkie Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak. 2011ko irailaren 1etik 2012ko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikuletarako emanen du laguntza, estentsiboak, trinkoak, barne­tegiak, informatika bidezkoak izan eta oro har Balorazio Batzordeak onesten dituenak.

Laguntzaren zenbatekoa gastuaren %50ekoa izanen da gehienez ere, eta ikasturtean langabezian egondakoentzat %100­ekoa izanen da lagun­tza. Halere, diru laguntzaren onuradunek ezin izanen dute 640 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko eta kilometrajea ez da diruz lagunduko.

Eskabideak urriaren 5era bitarte aurkezten ahalko dira, Iparraldeko Mankomunitateko erregistroan edo dagokien herriko udaletxe edo euskara zerbitzuan. Eskaera aurkezteko Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea osatzen duten herrietan erroldatua egotea ezinbestekoa izanen da.

Ttipi-Ttapak hartzen duen eremuari dagokionez, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako euskara ikasleek izanen dute dirulaguntza horretarako eskubidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun