Antonio Alustiza aresoarrak eta Ttikik “tripletea” lortu dute Oñatin

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 24a

Antonio Alustiza eta Ttiki, hirugarrenez txapeldun Oñatin. Diario Noticias

Nazioarteko Artzain Zakur txapelketan nagusitu dira hirugarren urtez segidan

Antonio Alustiza artzain aresoarrak eta Ttiki zakurrak hirugarren urtez segidan irabazi dute Oñatiko Nazioarteko Artzain Zakur txapelketa. Elkarrekin lortzen duten azkenekoa izanen da seguruenik, Ttikik dagoeneko bederatzi urte baititu eta «jubilazioa ongi irabazia duela» adierazi baitu Alustizak.

Ttikik 320 puntu terdi eskuratu zituen, bigarren postuan gelditu zen Castellongo Juli Bayot-en Chispa zakurrak baino lau puntu gehiago (316,5 puntu). Oñatiko Jose Mari Jauregiren Lezek 316 puntu eskuratu zituen.

Antonio Alustizak aipatu zuenez, «bederatzi urterekin entzumen pixko bat galdu du Ttikik, baina bere lana ederki egiten du eta berriz ere erakutsi du hori. Agintzen zaiona zintzo egiten du, egiazko txapelduna da eta oso harro nago beretaz».

Heldu den urtean hamar urte izanen ditu Oñatiko txapelketa hiru aldiz ez ezik, Nafarroako txapelketan zazpitan eta Euskal Herrikoa behin irabazi duen zakurrak eta hortaz, «jubilazioa ongi irabazia» duela uste du Alustizak. Ttikiren kumea den Bat, hiru urteko zakurrarekin serio lanean ari da orain Alustiza eta erreleboa hartuko duen itxaropena dauka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun