Irailaren 2an egin zen Aresoko V. Mendi Martxa, eta aurtengoan ere erantzun oso ona izan zuen. Aurten ibilbidea pare bat kilometro luzatu zuten, Gorritiko Santa Barbara igo behar izan baitzuten parte hartzaileek eta 23 kilometroko ibilbidea egin. Guztira 560 mendizale ibili ziren Aresoko mendietan barrena; Urteaga, Ulizar, Merku, Urkita, Santa Barbara, Pagozelai eta Guratzen, hain zuzen. Amaieran, kamiseta bana eta paella eman zitzaien mendizale guztiei, eta jendea oso gustura agertu zen. Antolatzaile lanetan, berriz, herritar ugari ibili zen, eta hori ere eskertzekoa da, horrelako egun bat aurrera eramatea zaila izango bailitzateke bestela.