Guztira 24 ikaslek hasi dute ikasturtea eskolan

Juana Mari SAIZAR 2012ko irailaren 21a

Ikasturte honetan lehen aldiz eskolara doazen ikasleak. Juan Antonio GARAIKOETXEA

Hiru neska-mutiko lehen aldiz joanen dira eskolara

Ikasturte berria hasi da Nazabal eskolan eta aurten hiru ikasle berri  dira: Andrea, Aimar eta Aratz. Beraiekin batera, guztira 24 ikasle daude, iaz baino bat gehiago. Haur Hezkuntzan hamaika ikasle dira eta Lehen Hezkun­tzan daude gainerako hamahiruak. Ea bada lana gogoz egin eta asko ikasten duten! 
 
Nafarroako Gobernuak hezkuntzan egin dituen murrizketen ondorioa ere somatu dute herriko eskolan. Irakasleek ordu lektibo gehiago dituzte eta beraz, zain­tzak egiterako ez dute inor ordezkatzeko eta ondorioz taldeak elkartu beharrean egongo dira. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun