Historialarien III. Biltzarraren mintegia

JM BARRIOLA 2012ko irailaren 21a

JM BARRIOLA

Euskal Herriko Historialariaren III. Biltzarraren baitan, Gaizkileen muga gaiarekin mintegia izan zen zinean irailaren 8an. 80 lagun hurbildu ziren hizlariei entzun eta mahai inguruan parte hartzera. Oier Eizmendi alkatearen ongietorriaren ondoren, Angel Rekaldek eta Joseba Asironek biltzarraren aurkezpena egin zuten. Gero, Koldo Martinez Garate, Floren Aioz eta Beñi Agirrek gaiarekin lotutako hitzaldiak eskaini zituzten eta atsedenerako tartearen ondoren, mahai inguruan izan zen Floren Aioz, Martxe­lo Otamendi, Esther Iriarte eta Paulo Iztuetaren eskutik. Entzuleen­ galderei eta hausnarketei erantzun zieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun