Irailaren 9an zazpigarren Talo Eguna ospatu zen. Baserriko tresna zaharren erakusketa, artisauak, animaliak, eta noski, taloak eta sagardoa dastatzeko aukera izan zen. Talo lehiaketan, Juan M. Zabaleta izan zen garaile. Herri kirol saioa ere jokatu zen. Euskal Herriko txinga txapelketan, Juan Jose Agirregabiriak irabazi zuen eta aizkoran, Arkaitz eta Julen Olano, Ruben eta Eneko Saralegi, Ruben Telletxea eta Asier Pellejerok saio ederra eskaini zuten. Oso balorazio baikorra egin dute Plazaola Partzuergotik, jende ugari ibili zelako eta pesta polita osatu zelako.