Joan den urtean, 127 farola aldatu zituen Udalak. LED sistemako argiak jarri zituen, hauek askoz biziraupen luzeagoa dutelako eta konsumo gutxikoak direlako. Aurreko farolak oso konsumo altukoak ziren eta honetaz gain, argi kutsadura nabarmena eragiten zuten, argia gorantz eginez eta herriaren gainean argi burbuila bat sortuz. Orain, Nafarroko Gobernuaren laguntzarekin beste 36 farola aldatuko dituzte kontsumoa %61 murriztuz. Lanak Fija.sl enpresak eginen ditu 27.891,71 eurotan.