Dantzariak Txekian

JM BARRIOLA 2012ko irailaren 21a

Irailaren 10ean Aurre­ra Dantza Taldeko kideak Txekiarantz joan ziren­, Babi leto 2012 folklore jaialdian parte hartzeko gonbidapena jasota. Valasske Meririzi he­rrian izanen da jaialdia eta mun­duko beste dan­tza tal­deekin ariko dira Au­rrerakoak, Euskal Herriko dantzak erakusten. 

Hamabost minutuko dantzaldiak egin eta jendeari hemengo dantzak erakusteko tailerrak eginen dituzte. Honekin batera hemengo produktu batzuk ­–txakolina, pa­txarana eta taloak­– eraman dituzte jaialdian das­take­tak egiteko beste taldeekin batera, seguru aski kultur trukaketarekin giro ederra sortuz. Aur­tengoa bigarren aldia izanen da Txekiako jaialdira gonbidatu dituz­tela leitzar dantzariak. Aurrekoan 2006an izan ziren. Guztira 26 lagun joan zaizkigu­ herritik,  ikusi beharko dugu ze be­rri ekartzen duten eta nolako harrera izan duten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun