Iskibi kanpinean urteko hitzordurik aipagarrienetarikoa bihurtua den Euskal Jaia igande honetan eginen da, irailak 23. 12:30etik aurrera dultzaineroekin diana izanen da. Gero, haur eta helduentzako toka izanen da eta 14:00 aldera talo-jatea eginen da. Txartelak Kanpinean edo Amaia kafetegian eros daitezke, 16 eurotan helduentzat eta 6 eurotan haurrentzat. 17:30etik aurrera Bonatxorekin erromeria izanen da eta honela emanen dio Iskibik denboraldiari bukaera. Hurrengora arte ateak itxiko ditu.