Udako oporrak bukatuta, ikasturte berriari ekin diote Andres Narbarte Xalto eskolan. Guztira 74 ikasle dira aurten eskolara doazenak eta horiekin batera, hamaika irakasle.
Hiru urteko bost neska-mutiko lehen aldiz hasi dira eskolan: Adur Sagardui, Lorea Saldias, Irati Apezetxea, Elaia Narbarte eta Oier Ruiz, azken hau Aranotik datorrena. Eta DBHko lehen zikloa bukatu eta Leitzako instituturako bidea hartu dutenak hiru dira: Aimar Etxeberria, Ander Apezetxea eta Garazi Narbarte.
Nafarroako Gobernuak Hezkuntzan egin dituen murrizketen ondorioa ere nabaritu dute herriko eskolan. Zuzenbidean tokatuko litzatekeena baino irakasle bat gutxiagorekin hasi baitute ikasturtea. Horrez gain, DBHko eta erlijioko irakaslea ez dira lanaldi osoan ari, orduka baizik. Eta orientatzailea astean behin etorriko da.