Itsaso Lujanbioren logoak irudikatuko ditu herriko jarduerak

TTIPI-TTAPA 2012ko ira. 20a, 17:28

Logoan herriko zubi haundia irudikatu du Lujanbiok

Kultur Taldeak antolatutako logo lehiaketak badu irabazlea: Itsaso Lujanbioren lana da, beheko irudian ageri dena­. Bere logoak iru­di­ka­tu­ko ditu hemendik aurre­ra he­­rriko jarduerak eta jendeak irudi honen bidez ezagutuko du­ Goizueta.
Herriko zubi haundia irudikatu du Itsa­sok, bere hitzetan, «Goizuetaren iragana eta oraina erre­presenta­tzeko historia duen zubi­ ezagun, era­kar­garri eta gustaga­rria». Logotipoa «sin­plea» da Itsasoren ustez, «begietatik sar­tzen dena eta gogora­tze­­ko erraza dena». Bi kolore erabili ditu: bel­tza «formaltasuna eta dotorezia emateko» eta berdea «kolore bixia, indarra emateko, mono­to­niarekin puskatzeko eta irudia bera bixitzeko. Naturarekin lotu­ra emanez, berdea aukeratu dut, Goizuetak duen inguru berdea altxor bat baita gure­tzat». Gisa berean, trazua «dinamikoa» izan dadin saiatu de­la azaldu digu, «irudiari diber­tsio puntua emanez».
Herri mailan egindako lehiaketa izan da eta sari gisa, Itsasok 150 euroko bonoa eskuratu du herrian gastatzeko. Momentuan, ordea, ez dugu herrian barna ikusi eta hemen zoriontzeko aukerarik izanen, Peru aldera joana baita ikas­ke­tak egitera eta han izanen delako urta­rrilera arte. Ongi ibili!
 
LOGOA
«Logoan, herriko zubi haundia irudikatu dut, Goizuetaren iragana eta oraina errepresentatzeko historia duen zubi ezagun, erakargarri eta gustagarria»

Itsaso LUJANBIO
Logoaren egilea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun