Dagoeneko hiru urte badira Aranotik Urnietara mendiz joateko ohitura sortu zenetik eta aurten ere ez du hutsik egin. Goizeko 8ak pasatxo zirenean herritik atera, eta Urnietarako bidea hartu zuten bederatzi bat herritarrek abuztuaren 27an. Urnietan beste hamar lagun gehitu omen zitzaizkien bazkaltzera.