Herriko haurrak eskolan hasi dira

Ainhoa ANSA 2012ko irailaren 20a

Joxan RUIZ MINER

Aranoko haurrak Goizuetako eskolan hasi dira udako oporrak atzean utzita. Aurten Oier txikia izan da hasi den berria eta guztira 13 dira goizean autobusera sartu eta oraingoz eguerdiz etxeratzen direnak. Eskolaz kanpoko jarduerek ere ematen dute buruhauste bat baino gehiago kurtso hasieretan baina laster hartuko dute martxa denek ere! Ongi pasa eta asko ikasi!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun