Nekazal Ganbarako zerbitzua bere osotasunean mantentzeko eskatu du Udalak

Ainhoa ANSA 2012ko irailaren 20a

Leitzako bulegoan langile bat lanaldi osoan aritzeko eskatu dio Gobernuari

Arano, Areso, Ezku­rra, Goizueta eta Lei­tza­ko nekazariek Lei­tzan dute beraien jardueran beharrezko gestioak egiteko aukera, bertako udaletxean baitu bulegoa Nekazaritza Ganbarak. Hor lanean zebilen langilea, ordea, duela hilabete batzuk erretiratu zen eta orain Irur­tzungo langilea etortzen da asteazkenetan ordu batzuetarako.
Aranon eta inguruetan nekazaritzak eta abeltzaintzak duten ga­rrantzia ikusirik eta gure herriko nekazarien zerbitzua murriztua gera ez dadin, Udalak abuztuaren 30ean egindako batzarrean mozio bat aurrera atera zuen. Mozio horren bidez, Nafarroako Gobernuari,  Nekazaritza Ganbararen zerbitzua bere osotasunean manten­tzea eskatu zaio eta Lei­tza­ko bulegoan langile bat lanaldi osoan ari­tzea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun