Irailaren 23rako (igandea) antolatu du Leitzako Aurrera elkarteko Mendibil mendi taldeak Azpeitia-Erlo-Zestoa ibilaldia. Ondoren Zestoan geldituko dira bazkaltzen.
Mendi ibilaldiari dagokionez, zailtasun gabeko 4 ordu inguruko ateraldia da eta tartean, Izarraitz mendikataen dagoen 21.026 metroko altueran dagoen Erlo mendia igoko dute.
Leitzatik igande goizeko 8:00etan aterako dira autobusean Oialde paretik eta arratsaldeko 19:00etarako itzuli.
Leitzatik joan-itzulia autobusez egingo da eta autobusaren eta Zestoako elkartean eginen den bazkariaren prezioa 25 eurokoa da.
Irailaren 19a, asteazkena, izango da izen emateko azken eguna. Astiz edo Maimur liburudendetan egiten ahal da edo mendibilaurrera@hotmail.com helbide elektronikora idatziz.