‘Euskaraz bizi nahi dut’ lasterketa eginen da larunbat honetan

JM BARRIOLA 2012ko irailaren 21a

Adinaren arabera, hiru ibilbide prestatu dituzte

Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, Leitzan ere Kontseiluak bultzatu duen euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa eginen da larunbat honetan, irailak 22. Euskaraz bizitzeko nahia ha­rrotasunez eta elkar hartuta adierazteko beste aukera bat izanen da.
Adinaren arabera, hiru ibilbide prestatu dira: 2003-2012 urteetan jaio­takoek 800 metro egin be­­harko dituzte, 1997-2002 urteetan jaiota­koek­ 2.250 metro eta 1996an baino lehenagokoek 5.000 metro. 2003-2012 urteetan jaiotakoek 16:30­ean abiatuko dira eta bertzeak 17:00etan. 
 
Izena aurretik Maimur edo Astiz liburu-dendetan eman daiteke, eta  bestela, egunean bertan plazan. Izena ematerakoan, 1997-2002 urte bitartean jaiotakoek bi euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek bost. Dena den, euskaraz bizi nahi dut leloa daraman kamiseta bat eskuratzeko aukera ere izanen da bost euro gehiago ordainduz gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun