Aurreko ikasturtearen balorazioa egin du Amazabal institutuko Guraso Elkarte berrituak

TTIPI-TTAPA 2012ko ira. 11a, 13:00

 

Amazabal Institutuko Guraso Elkartea kide be­rriez osatu zenetik ikasturte bat pasatu denean­, egindako­ lanaren berri eman dute elkarteko gurasoek. Guraso­ Elkartea 1998an sortu zen, eta gurasoen partaidetzare­kin­ «gorabeherak» izan badi­ra­­ ere, elkarteko kide berriek bertatik pasatu eta lan egin duten guztiei eskerrak­ eman nahi izan dizkiete. Kide berriak­ sartu aurretik, elkartean lagun bakarra aritu zela ere gogo­ratu dute: «nahiz eta ahal zuen­ guztia egin, ezinez­koa zen egoera horretan elkarteak aurre­ra egitea. Ondo­rioz, Pello zuzenda­riaren laguntzarekin zor­tzi guraso animatu ginen taldea osatzera». Gu­ra­so­ Elkar­te­ berritua 2011-2012 ikasturtean hasi ziren lanean eta lan admi­nistra­ti­boak egiteaz gain­, zenbait hitzaldi eta ikastaro antolatu zituzten joan­ den ikasturtean. 
 
Az­ken ikasturte­ko ikas­leen emaitzak ere kaleratu dituzte. Lehenengo DBHn 19 ikasletik 16k gaindi­tu­ dute, 2. DBHn 18 ikasletik 17k, 3. DBHn 60tik 51k eta 4. DBHn 29tik 27k. Batxilergoan, berriz, 2. mailako­ 19 ikasletik 17k dena gainditu dute eta kurtso berrian bi ikasgai ‘libretik’ egiteko bi ikasle­ geldi­tu­ dira. 
 
Institutuko ikasgaietatik aparte, ikasleek egin dituzten bestelako frogen emaitzak ere jakinarazi ditu Gura­so Elkarteak: selektibitatea %94k gainditu dute, euskarako B2 froga %85ek eta EGAko azterketa %50ek. Kasu honetan, Nafarroa mailan %16k gainditu­ dutela kontuan hartuz, Lei­tzako­ ikasleen emai­tzak­ «oso onak» direla iri­tzi dio Guraso Elkarteak. Ingeleseko B1 froga, berriz, hirutik hiruk­ gainditu dute. 
 
Emaitzak «oroko­rrean oso onak direla» ikusita, «gure gazte gehienak ikasketetan oso inplikatuta» daude­la dio Guraso Elkarteak, eta ikasle, guraso eta irakasleei zorionak eman nahi izan dizkie. Bide batez, beraien lan-taldean parte har­tzeko gonbitea ere luzatu du, «batez ere, La­rraun, Lekunberri, Betelu, Araitz, Areso eta Goizuetatik Leitzako ikastetxera seme-alabak bidaltzen dituzuen gura­soei»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!