Urtero bezala, mendiko garbiketa lanak esleitu zituen Udalak. Lan hauek beharrezkoak izaten dira landatutako eremuetan zuhaitzek etorkizuna izan dezaten, eta normalean, lau edo bost urtetan garbitu behar dira sasiak eta istorrak landareei kalterik ez egiteko. Uda honetan garbitutako eremuak hauek dira: Urdiñolan 36,72 Ha, Itzaiden 1,55 Ha, Trunkadan 1,4 Ha, Larbadin 1,1 eta ondoren, Sagarmiako hariztian 5,20 Ha. Eskaintzarik merkeena Imanol Mendilanak enpresak aurkeztu zuen 17.259,36 eurotan (hasierako aurrekontua 20.231 eurokoa zen).