Helikopteroa

JM BARRIOLA 2012ko irailaren 11

Aurten, astelehenarekin, 13an, gauza berezi bat ere izan genuen he­rrian proba moduan, gure inguruak airez ezagu­tzeko aukera bikaina, hain­ zuzen. Helikoktero bat ibili zen in­guruarteko zelaiko helipuertotik itzuliak eginez. 10:00etatik 19:00 arte gelditu gabe ibili zen  eta 70etik gora bezero izan zituen hegaldietan. Ai­tzol Apalan­tza gidariaren eskutik eskaini zen zerbitzua eta Udalak behar zituen baimenak eta gestioak egin zituen. Hiru lagunekin hamar minutuko hegaldiak egin zituen 60 euroko prezioarekin. Aurreran­tzean be­rriz horrelako ekintzarik eginen duten ikusiko dute orain.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun