Iskibi kanpineko denboraldiak aurrera jarraitzen du eta hilabete honetarako ekitaldi bat baino gehiago prestatu dituzte. Urteko festen artean, gero eta indar haundiagoa hartzen ari den Euskal Jaia irailaren 23an izanen da eta honen inguruko xehetasunak hurrengo aldizkarian aipatuko ditugu. Hori baino lehen, ostiral honetan, irailak 7, Bertsolari filma eskainiko dute kanpinean, eta pelikularen zuzendaria den Asier Altuna ere gure herrian izanen da, filmaren ondotik edozein galderari erantzuteko prest. 22:30ean eskainiko dute.
Larunbatean, berriz, globo aerostatiko bat ekarriko dute kanpinera neska-mutikoak ibil daitezen. Azken bi urteetan ekarri ez badute ere, lehenagotik ekarri izan dute globoa kanpinera, umeen gozamenerako. Larunbat honetan, irailak 8, Iskibin globo aerostatiko batean ibiltzeko aukera izanen den laugarren aldia da. 17:00etatik aurrera paratuko dute martxan.