Asier Pellejero bi finaletan ariko da

Juana Mari SAIZAR 2012ko irailaren 11

Koldo ALDUNTZIN

Abuztuko azken asteburua borobila izan zen Asier Pellejero aizkolariarentzat. Abuztuaren 25ean Euskal He­rri­ko III. Mailako Aizkora Txapelketako hiruga­rren eta az­ken kanporaketan parte hartu zuen Lakun­tzan, eta kanpo­rake­ta­ko denborarik onena eginez, fina­lera sailka­tzea lortu zuen. Beraz, azaroaren 11n­ Aldatzen (Nafarroa) jokatuko den Euskal He­rriko III. Mailako Aizkora Txapelketako fina­lean izanen da. Biharamunean, be­rriz, II. Mailako Nafa­rroa­ko finale­rako sailkatzea lortu zuen Gorritin jokatu zen lehian­. Final hau Donezteben jokatuko du azaroaren 16an. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun