Anartz Olano finalez final

Juana Mari SAIZAR 2012ko irailaren 11

Joan den abuztuaren 26an Anartz Olano pilotariak Antiguoko finala (Gipuzkoa) jokatu zuen Cordon lagun zuela eta azpi­txapeldun geratu ziren, 22-16 galdu zutelako Labaka eta Elustondoren aurka.

Aste honetan, berriz, irailaren 6an, beste final bat jokatuko du Zestoan (Gipuzkoa) eginen den Pibeten memorialean. Ander Imaz lagun duela Larrañaga eta Erostarberen aurka ariko da. Ea zortea edukitzen duen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun