Juanjoxe Agirregabiria gipuzkoarrak irabazi du Euskadiko Txinga-eroate Txapelketa, laugarren urtez segidan. Irailaren 9an, igande eguerdian jokatu zen txapelketa Leitzako plazan, eta Agirregabiria txapeldunak aise eutsi zion txapelari, 616 metro (22 plaza) eginda. Debakoak zazpi plazako aldea atera zien Drame txapeldunordeari eta Perez Estefanía hirugarrenari. Horrenbestez, Agirregabiriak, gutxienez, Euskadiko bederatzi txapel jantzi ditu.
Sei lehiakide plazaratu ziren Leitzan, eta horietatik hiru, lehen aldiz aritu ziren txapelketan: Ousmane Drame, Fran Etxeberria eta Adrian Berruezo.
2012ko sailkapena:
1. Juanjoxe Agirregabiria (Deba, Gipuzkoa): 616 metro (22 plaza)
2. Ousmane Drame (Getxo, Bizkaia): 420 metro (15 plaza)
3. Oscar Perez Estefanía (Gurutzeta, Bizkaia): 415,50 metro (14 plaza, ¾, 2,50m.)
4. Fran Etxeberria (Nafarroa) 277,60 metro (9 plaza ¾ 4,60 metro)
5. Kerman Perez de Heredia (Maeztu, Araba): 208 metro (7 plaza ¼ 5 metro)
6. Adrian Berruezo (Nafarroa): 192,90 metro (6 plaza ¾ 3,90 metro)