Historialarien Biltzarraren jardunaldi bat Leitzan eginen da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 6a

Gaztelako tropak IBero aldetik duela 500 urte sartu zirela gogoratuz ekitaldia egin zen uztailaren 11n.

‘Gaizkileen muga’ bezala ezagutu zenari jarriko diote arreta berezia

1512ko Nafarroako konkistaren ondorioak aztertuko dituzte biltzar honetan eta Leitzako kasuan, Nafarroa eta Gaztelako erre­sumen lurraldeen zatiketa landuko dute, inguru honetan zegoen gaizkileen mugari arre­ta berezia paratuz.

Euskal Herriko historialarien hirugarren bil­tzar honetako lehenbiziko jardunaldia Arrasaten (Gipuzkoa) eginen da irailaren 7an eta az­kena bederatzi egun beranduago Iruñean. Tartean, Lei­tzan eta Agoitzen izanen dira, hilaren 8 eta 14an. Leitzako kasuan, Nafarroa eta Gaztelako erre­sumen lurraldeen zatiketa landuko dute, inguru honetan zegoen gaizkileen mugari arre­ta berezia paratuz. Konkistak gaurko egunean zer ondorio izan dituen aztertu nahi dute, jendea kontura­tzeko ez dela iraganeko datu bat, baizik eta gu­gan eta gure gizartean ondorioa izan duela­. Angel Rekalde Nabarralde Elakrteko koordinatzaileak aipatu digunez, 1200 eta 1512. urteen artean muga-lerro horretan izan ziren gertakari eta gehiegikeriak errepasatuko dituzte Leitzako konferentzian. «Erdi Aroko muga hura, gerrako muga hura, zauri bat izan da, banaketa eragin du gaur egunera arte eta antzinako euskal gizartearen zatiketa sortu du». Rekaldek dioenez, «Gaztelak muga hori erabili zuen lehenik inde­pendiente izaten segi­tzen zuen Nafarroari egurra emateko eta bes­te aldetik, etsaitasuna sor­tu zuen. Horrelako es­trategiarekin zatitzea bilatu zuen eta identitate ezberdinak bultza­tzea: gipuzkoarrak nafa­rren etsai gisa agertzea eta nafarrentzat ere gipuzkoarrak deabrua bezala agertzea. Etsaien logika garatu eta ideologikoki garatu zen eta zoritxarrez, gaur egun ere somatzen da hori».

Leitzako programa

10:00etan akreditazioa eta materialen banaketa egin ondotik, 10:30ean aurkezpena eginen da eta 10:45etik 13:00etara hitzaldiak eskainiko dituzte Luis Mari Martinez Garatek (La partición territorial: fraccionamiento del sujeto histórico), Beñi Agirrek (Bi erresuma zaharren muga berriko gaizkileak) eta Floren Aoizek (Konkista bedeinkatua versus baskongado ma­­da­rikatuak. 1512ko konkistaren inguruko errelato españolistaren kontraesanak). Martxe­lo Otamendi Berriako zuzendariak eta Paulo Iztueta soziologoak ere parte hartuko dute 10:00etatik 14:00etara Leitzako zineman eginen den jardunaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun