Nekazal Ganbaran langile bat modu iraunkorrean egon dadin eskatu dio Udalak Gobernuari

JM BARRIOLA 2012ko irailaren 11

Bildu eta UPN­ren botoekin mozioa onartu du Udalak

Nekazaritza Ganbarak Leitzan duen bulegoko langilea jubilatu egin zen joan zen apirilean. Geroz­tik ematen den zerbitzua ez da behar den mo­duan­ betetzen, astean behin, asteazkene­tan, etor­tzen baita langile bat ordu batzuk egitera. Baldintza hauetan ezin zaie behar den zerbitzua eman gure herri­ko eta inguruetako abel­tzain eta nekazariei. 

Gurea bezalako he­rri batean, abeltzainek eta nekazariek garran­tzi handia dute bai ekonomikoki eta bai gure ingu­ru­mena orekatua manten­tzeko ere. Hau dela eta, Udalak mozio bat aurrera atera zuen Bil­du eta UPNren aldeko botoekin eta DNEren aurkako botoarekin. Horren arabera, lehen sektorea egoera larrian dago aspalditik eta Nekazaritza Ganbaran langile bat modu iraunkorrean eta zerbi­tzu osoa ematen aritzea beha­rrezkoa dela eta, Nafarroako Go­bernuari Nekazaritza Gan­­bararen zerbitzua bere osotasu­nean mantentzeko eska­tu zaio eta Lei­tzako bulegoan langile bat lanaldi osoan ari­tzea. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun