Erantzun ona izan du aurten bosgarren aldiz egin den Aresoko Mendi Martxak, 560 mendizalek parte hartu baitute, iaz baino 140 lagun gehiagok. Irailaren 2an egin zen eta mendizaleek 23 kilometro eta 1.250 metroko desnibela duen ibilbidea egin zuten. Aresoko plazatik abiatu eta Urteagarako (606 metro) bidea hartu zuten mendizaleek, eta gero Ulizar (867 metro) igo behar izan zuten. Merkuzelaira jeitsi ondotik, Urkita (850 metro) izan zuten hurrengo tontorra. Pagozelaira jeitsi ziren gero, eta Guratz (955 metro) izan zuten ibilbideko punturik altuena. Handik herrira jeitsi ziren.
Ibilaldia bukatutakoan, paella, sagardoa eta kaikuak eskaini zituzten antolatzaileek.