Bi lagun zauritu dira Goizuetan, motozikleta istripu batean

Ttipi-Ttapa 2012ko abuztuaren 28a

Istripua bart ilunabarrean izan da eta zaurituek pronostiko erreserbatua dute

Hernani eta Goizueta arteko NA-4150 errepidean gertatu da istripua bart ilunabarrean. Zaurituak, pronostiko erreserbatuarekin, Donostiako ospitalera eraman dituzte.

Bi lagun zauritu dira bart ilunabarrean Hernani eta Goizueta arteko NA-4150 errepidean izandako istripuan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Larrialdi Zerbitzuek atzo 20:04 aldera jaso zuten deia, motozikleta batean zihoazen bi lagun erori zirela erranez.

Istripua gertatu zen lekura Goizuetako boluntarioen anbulantzia eta Leitzatik joandako bertze bat hurbildu ziren, eta hauek arduratu ziren zaurituak, pronostiko erreserbatuarekin, Donostiako ospitalera eramateaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun