Aimar Olaizolak Goizuetari eman dio eskuz banakako azken txapela

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 17a

Dantzariek eta pilotariek egindako arkuaren artetik pasatu zen Aimar Olaizola. Felix Loiarte

Herriak omenaldia eskaini zion Amabirjin egunean

Aimar Olaizolari omenaldia eskaini zion Amabirjin egunean Goizuetako herriak, baina pilotariak ere eskerrak eman nahi izan zizkion herriari eta eskuz banakako txapelketako azken txapela opari eman zion Herriko Etxeari, kristalezko koadro dotore batean sartua. Ikusi argazkiak

Aimar Olaizolari omenaldia eskaini zion Amabirjin egunean Goizuetako herriak, baina pilotariak ere eskerrak eman nahi izan zizkion herriari eta eskuz banakako txapelketako azken txapela opari eman zion Herriko Etxeari, kristalezko koadro dotore batean sartua. Ikusi argazkiak

Ekitaldi xume bezain ederra izan zen Goizuetako frontoian egindakoa. Aimar Olaizolarekin batera izan ziren Olaia neskalaguna eta Irai semea, baita Maria Jesus ama, Asier eta Ander anaiak, Goretti koinata eta Amets eta Maren iloba ttikiak ere.

Aimar Olaizola, Pablo Miranda Goizuetako alkatearekin batera sartu zen frontoian, dantzariek eta Umore Onako pilotariek egindako arkuaren artetik. Aurreskua ere dantzatu zioten Umore Onako dantzariek. Herriko Etxeak, egurrezko txapel bat eman zion opari Aimarri, Goizuetako eta Olaizolatarren eskudoarekin. Umore Ona elkarteak ere oroigarria eman zion eta bere lagunek, koadrillako kide guzien izena zeraman blusa ere oparitu zioten.

Goizuetako herri guziak parte hartu zuen omenaldian eta frontoia ttikia gelditu zen. Bertsolariek eta herriko abesbatzak ere kantatu zuten eta, azkenik, Aimar Olaizolak ohorezko sakea egin zuen, jendearen txalo zaparrada artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun