Aresoko pestetako etxafuegoa astearte arratsaldean botako da

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 14a

Paelladaren ondotik, kuadrillen arteko jokuak egingo dira ostiral arratsaldean. Utzitako argazkia

Larunbat arratsaldean Soto, Egaña, Gaztelumendi eta Arzallus bertsolariak ariko dira

Abuztuaren 14an, astearteko pesta bezperako ekitaldiekin hasiko dira Aresoko pestak. 17:00etan haurrentzat merienda izango da plazan, guraso elkarteak antolatuta. 18:00etan Etxafuegoa botako da udaletxetik, pestei hasiera emanez. 18:30ean Jokuak, guraso elkarteak antolatuta. 19:30eran Patata tortilla lehiaketa. 21:00etan herri afaria. 23:30ean mus txapelketa herrikoia jokatuko da udaletxean.

Abuztuaren 14an, astearteko pesta bezperako ekitaldiekin hasiko dira Aresoko pestak. 17:00etan haurrentzat merienda izango da plazan, guraso elkarteak antolatuta. 18:00etan Etxafuegoa botako da udaletxetik, pestei hasiera emanez. 18:30ean Jokuak, guraso elkarteak antolatuta. 19:30eran Patata tortilla lehiaketa. 21:00etan herri afaria. 23:30ean mus txapelketa herrikoia jokatuko da udaletxean.

 

Amabirjin eguna

Abuztuaren 15ean, asteazkenean, Amabirjinaren egun handia ospatuko dute Areson ere. 09:30ean diana joko dute. 11:00etan Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko du udalak plazan. 12:30ean Haurraren ingurutxoa. 13:00etan pilota partida jokatuko da. 18:30ean aizkolariak ariko dira. Ondoren Ingurutxoa dantzatuko da. 20:00etan Akordeoi kontzertua, Xabi Olazabal eta bere lagunek eskainia. 23:00etan dantzaldia Ohiana eta Oihana aurtiztarrekin.

 

Umeen Eguna ostegunean

Abuztuaren 16an, ostegunean, umeen eguna ospatuko da. 09:30ean diana joko da. 11:00etan Puzgarriak. 13:00etan gaztetxoen arteko pilota partidak jokatuko dituzte. 16:00etan plater tiraketa herrikoia, Usoa elkarteak antolatua. 17:00etan Antzerkia, Patata Tropikalaren eskutik. 18:00etan Haurren txapel tiraketa. 18:30ean Umeen arteko pilota partida jokatuko da: Aimar-Hegoi, Julen-Aitorren aurka. Trikitixa emanaldia izano da segidan. Ondoren, musika Gorka eta Leireren eskutik. 21:30ean Herri afaria, Guraso elkarteak antolatuta. Ondoren musika, herriko gazteen eskutik.

 

Kuadrillen eguna ostiralean

Abuztuaren 17an, ostiralean, kuadrillen eguna ospatuko dute. 09:30ean diana joko da. 10:00etan Kuadrilen arteko apustua. 11:00etan Kalejira Jaiak txarangarekin. Hamaiketakoa jarriko dute kuadrilek. 15:00etan Paellada kuadrila guztientzat. 17:30ean Kuadrilen arteko jokuak. 19:00etan asto lasterketa. 21:30ean bokadilo jana. 23:00etan dantzaldia Ingo al deu taldearekin.

 

Herri bazkariaren eguna larunbatean

Abuztuaren 18a, larunbata, herri bazkariaren eguna izango da. Egunero bezala, 09:30ean diana joko dute. 14:00etan bazkaria. Ondoren sari banaketa. 18:00etan Julio Soto, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallus bertsolariak arituko dira kantari. 19:30ean sagardo dastaketa, sardina eta txistorrekin. 23:00etan dantzaldia Gugaz taldearekin eta DJ Imanolekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun