Astelehen honetan, abuztuak 13, Nazioen Mundua herri-ekimenak Jon Maiaren gidaritzapean sortutako Gazta Zati Bat dokumentala Goizuetako udaletxe azpiko arkupetan ikusgai izanen da 22:00etan.
Jon Maiaren gidaritzapean egindako dokumentalak estreinaldi arrakastatsua eduki ondoren, Euskal Herriko zinema eta antzokietara egin du salto. Lehendabizi, Hego Euskal Herriko hiriburuetan estreinatu zen eta azken asteetan herriz herri dabil, Nazioen Munduaren ideia zabaltzeko asmoz. Goizuetan ere ikusteko aukera izanen da, udaletxeko arkupetan, abuztuaren 13an, astelehen gaueko 22:00etan.