Igandeko Haurren Egunarekin abiatuko dira Goizuetako Amabirjin festak

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 10a

Abuztuaren 18ko Peñaren Egunarekin bukatuko dira aurten Goizuetako fiestak. Utzitako argazkia

Txupinazoa abuztuaren 14an, astearte eguerdian botako da

Goizuetako Amabirjin festak abuztuaren 14an abiatuko dira ofizialki, eguerdian Herriko Etxetik botako den txupinazoarekin, baina igande honetan, abuztuak 12, txikienen txanda izanen da, Haurren Eguna ospatuko baita.

Goizuetako Amabirjin festak abuztuaren 14an abiatuko dira ofizialki, eguerdian Herriko Etxetik botako den txupinazoarekin, baina igande honetan, abuztuak 12, txikienen txanda izanen da, Haurren Eguna ospatuko baita.

Igande goizeko 09:30ean Diana izanen da, Irumaita umeen txarangarekin. 11:00etan Meza. 12:30ean pilota partidak (umeak). 14:00etan umeen bazkaria ikastolan. 17:00etan Lasturko zezenak eta ponyak. 18:00etan haurrentzako berendua. 18:30ean espuma festa (ELURRI txaboia). Ondoren disko-festa DJ TXOKOrekin.

 

Txupinazoa eta Gazte Eguna abuztuaren 14an

Abuztuaren 14an, astearteko Gazte Egunarekin hasiko dira ofizialki Goizuetako fiestak. 12:00 Txupinazoa botako da. Erraldoiak eta buruhaundiak, trikitilariekin batera ibilaldia eginen dute Txinotik. Gero Brindisa txoznan. 14:30ean Gazte bazkaria. 17:30ean ‘desafiazank’ ruta tabernitikoa. 18:00etan Zezenak. 19:30ean peñaren irteera. 20:00etan Gaztetxeko txupinazoa. 00:00etan Dantzaldia Gabezin taldearekin. Ondoren txaranga.

 

Aimar Olaizolari omenaldia Amabirjin egunean

Abuztuaren 15ean, asteazkenean, Amabirjin eguna ospatuko da. 08:00etan Entzierroa eginen da. 10:30 Meza, gaitero eta dantzariekin. 12:30 Aimar Olaizolari omenaldia eskainiko zaio. Afizionatuen arteko pilota partidak eta umeen partida bat. 13:00etan erraldoiak eta buruhandiak. 18:00etan Lasturko zezenak. 19:30ean bertso saioa gai librean: Sebastian Lizaso, Julio Soto eta Iker Zubeldia. 22:00etan afari herrikoia Umore Ona elkartean. 22:00etatik 02:00etara Dantzaldia Bide batez taldearekin. 01:00etan kalejira IGANDEA txarangarekin. 03:00etan txaranga.

 

Sagardo Eguna ostegunean

Abuztuaren 16an, ostegunean, Sagardo Eguna ospatuko da. 11:00etatik 14:00etara puzgarriak izanen dira. 11:30ean Toka. 12:00etan Sagardo dastaketa. 16:00etatik 18:00etara berriz ere puzgarriak etasegidan napolitanak banatuko dirak. 16:00etan Mus Txapelketa Iskibin. 18:00etan zezenak. 19:30ean Aspeko profesionalen arteko pilota partida: Apezetxea-Peñagarikano / Mendizabal lll-Cecilio. Gero, afizionatu mailako lau terdiaren barreneko pilota partida. 22:00etatik 02:00etara dantzaldia Gabezin taldearekin. 02:00etatik 04:00etra karaokea Gaztetxean. 03:00etan Txaranga.

 

Umore Onako dantzarien saioa ostiralean

Abuztuaren 17an, ostiral goizeko 11:00etatik 12:00etara buruhaundi eta erraldoiak ibiliko dira. 12:00etan Lehiaketarako prestakuntza (bakailoa) sagardoa. 13:00etan Lehiaketarako epaimahaia. 13:30ean Txaranga. 18:00etan Umore Onako dantzarien saioa. Ondoren 22:00 arte berbena LAIOTZ taldearekin (1. emanaldia). 00:00 berbena LAIOTZ taldearekin (2. emanaldia). Ondoren txaranga.

 

Beteranoen eta Goizueta-Arano pilota partidak larunbateko Peñaren Egunean

Abuztuaren 18an, larunbatean Peñaren Eguna ospatuko da. 08:00etan entzierroa aterako da. 12:30ean Txaranga. 13:00etan herriko pilotari beteranoen arteko pilota partida. Iñaki Lujanbio-Joxenton Apezetxea / Juantxo Apezetxea-Buruxuri. Ondoren, Goizueta eta Aranoko pilotarien arteko ohiko desafioa. 15:00etan Peñaren bazkaria. 17:00 aldera Peñaren irteera. Ondoren zezenak. Ondoren berbena LAIOTZ taldearekin. 00:00 fiesten bukaera ofiziala. 00:30 DJ BULL Gaztetxean. Ondotik Txaranga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun