Lekunberri Erdi Arora itzuliko da abuztuaren 5eko Antzinako Azokarekin

TTIPI TTAPA 2012ko abu. 3a, 11:31
Erdi Arora itzuliko da igandean Lekunberri. Plazaola Partzuergo Turistikoa

Egun osoan antzerkia, musika, tailerrak, 100 artisau baino gehiagoren erakustaldiak, jokoak eta askoz gehiago izanen da

Abuztuko lehenengo igandean, Lekunberriko herriak bere ohiko erritmoa alde batera utziko du Erdi Arora itzultzeko, urtero geroz eta jendetsuagoa izaten den feria batekin. Azoka, Lekunberriko udaletxeak bultzatzen du eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren laguntzaz.

Abuztuko lehenengo igandean, Lekunberriko herriak bere ohiko erritmoa alde batera utziko du Erdi Arora itzultzeko, urtero geroz eta jendetsuagoa izaten den feria batekin. Azoka, Lekunberriko udaletxeak bultzatzen du eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren laguntzaz.

Merkatu honetan Nafarroa osoko eta espezialitate desberdinetako artisauek parte hartuko dute egun osoan zehar eta folklore, kultur-dinamizazio eta zonaldeko promozio turistikoko ikuskizunak egongo dira.

Antzinako Azokak ospatuko den egunean, Lekunberriko alde zaharrean hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izanen da: bizilagun guztiak mozorrotu eta fatxadak apainduko dituen antzezpen historikoa, animazioa, kaleko musika, antzinako ogibideen errepresentazioak….

Gainera animaliak, ibilaldiak zaldi gurditxoan, makillaje tailerrak, musika, dantzak…. izanen dira mundu guztiak gozatzeko aukera izan dezan. Jardunaldian zehar bitxikeri asko ikusteko aukera izanen da, malabaristak, txontxongiloak, antzineko dantzak…Lekunberrikoa sorpresa anitzeko Erdi Aroko jaia da.

Ekintza honetan parte hartuko duten establezimenduak, herriko gehienak izaten dira, eta ostalaritzakoen artean, ia denak egun honetarako mozorrotu egiten dira eta Erdi Aroko menu eta ogitartekoak prestatzen dituzte.

 

Ogibideak eta artea

Protagonisten artean, esan bezala, 100 bat artisau aurkituko dira euren lanen erakustaldiak eginez txikiek eta helduek goza dezaten. Eskaintza zabala izanen da: hestebeteak, pateak, eztia, txokolatea, marmeladak, gaztak eta pastelak lehen mailako kalitatezko nekazal- elikagaien artean, edota ukenduak, usain-belarrak, landareak, jokuak, zeramika, arroparako eta oinekoetarako saskiak, esaterako.

 

Antzezpena

Baina festa hau askoz gehiago da, beste herri batzuetako jaiekin alderatuta; izan ere, Lekunberrin, oinarri historikoak dituen antzezpen bat egiten da urtero. Bereizgarria den beste ezaugarri bat, festaren antolaketan bizilagunek izan ohi duten parte hartzea da. Iaz, esaterako 200 bat bizilagunek hartu zuten parte.

Azkeneko merkatuan, adibide bat ematearren, Lekunberriko hitzordua bereizten duen antzezpenerako Tolosako Nabak bataila izan zen aitzakia.

Aurten, antzezlana 1512. urtean kokatuko da. Urte hartako gudak, herri txiki batean nola eragiten zuen ikusteko aukera izanen da. Horrela, herri honetako hainbat gizon gudara joan beharko dira Lekunberriko alkateak eskatuta, hortaz, emazteen edo neska lagunen eta gizonen arteko erlazioa gehiago ezagutzeko aukera emango digute, guda bezalako egoera gogor baten ondoan.

Herri osoa apainduko da egun berezi honetarako eta animazioan parte hartuko du, urtero desberdina den antzerkiarekin.

Emanaldiaz gain, antzinako ogibideen tailerrak ere izango dira, horietan, adibidez, duela zenbait mendeko baserrietan metak nola egiten ziren erakutsiko digute, nekazal-ogibideen berreskurapena…

Lekunberriko Udaletxetik, bizilagunei euren jantziak egitera, banderak jostera eta herri osoa apaintzera gonbidatzen zaie urtero, bai eta ostalaritza establezimenduei festan parte hartzera ere.

Era horretan, sorpresa asko izango dituen Erdi Aroko festa izanen da Lekunberrin abuztuak 5ean ospatuko dena.

 

Programa

10:00 Merkatuaren irekiera.

10:30 Merkatuari harrera: Dultzaineroak.

11:00 Antzinako ofizio tailerrak: - Artilea - Metaketa - ...

12:00 Antzerki saioa BERRIA!!! (merkatuko hainbat tokietan izango da, merkatuan zehar).

14:00 Merkatuaren Itxiera.

17:00 Merkatuaren irekiera.

17:30 Dantza eta kantu tailerra.

19:00 Antzerki saioa (udaletxe parean).

20:00 Merkatuaren itxiera.

Egun osoan zehar umeentzako jolasak egongo dira merkatuan musikaz alaiturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun