Leitzako San Tiburtzio pestak ez dira abuztuaren 10era arte hasiko, baina beti bezala, aurreko asteburuko erreparto egunak eta umeen egunak pesta usaia zabaltzen hasiko dira.
Abuztuaren 4a, larunbata izanen da Erreparto Eguna. 14:00etan Eskalarien bazkaria eginen da Aurreran. 14:00etan Torreko XVIII. Urteurren bazkaria. 16:00etan Auzoz auzo Plazaola aldizkariaren banaketa eginen da trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroen laguntzaz. 19:30ean Leitzako batukadarekin kalejira. 00:00etan Dj Atekabeltz gaztetxen.
Abuztuaren 5ean, igandean Umeen Eguna ospatuko da. 08:00etan Diana izanen da txistulariekin. 10:00etan korporazio txikiak udal ordezkariekin gosalduko du. 11:00etan Umeen txupinazoa botako da Leitzako udaletxetik. Ondotik Aurrerako Pilota Eskolako gazteak arituko dira plazan. 11:30etik 14:00etara puzgarriak eta jokoak izanen dira. 16:30etik 18:30era ere puzgarriak izanen dira. 18:30ean Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irekia plazan. 20:00etan Buruhandiak eta gurpildun zezenak aterako dira. 20:00etatik gauerdira Gabenara taldearekin dantzaldia izanen da plazan.