Matxain erreka auzolanean garbitzeko deia egin du Udalak

Juana Mari SAIZAR 2012ko abuztuaren 2a

Goiko argazkia ludotekakoa da eta behekoa, berriz, Ingurutxoaren entsaiokoa. Igone Goikoetxea

Gainerakoan, festak gainean direla, herri bazterrak txukuntzen ari dira langileak

Udan murgilduta gaudelarik festa usaina antzematen da. Alde batetik, festetako programari azken ukituak ematen ari da Udala eta beste aldetik, be­rriz, herriko langileak herri guztia apain­tzen eta txukun­tzen dabil­tza.

Umeak, beren aldetik, goizetan ludoteka saioetara hurbiltzen dira eta arratsaldez In­gu­rutxo entsaioetara.

Bestalde, erreka garbitzeko auzolanerako deia egin die Udalak he­rritar guztiei. Orain­goan, Matxain erre­karen ordua izanen da, duela urte batzuk Astomela garbitzeko saioa egin bai­tzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun