Lehengo urtean Nafarroako herri batzuetan zezenketetan istripu larriak gertatu ziren. Horren ondorioz, Nafarroko Gobernuak zezenketetarako hesien arauak asko gogortu ditu dekretu baten bidez. Herriko hesiak aldatzera behartuta dago.
Dekretu berrira egokitzeko Udala plazako hesiak aldatzen ari da. Adibidez, Torre aurreko pasabidea kentzera behartua dago eta entzierroa antolatzeko zailtasunak daude. Aurten, motzagoa izanen da, orain arteko bide osoa mantentzea oso zaila izaten ari delako.