Konpostadora gehiago

JM BARRIOLA 2012ko abuztuaren 2a

Lehengo alean aipatu bezala, uztailaren 6tik aurrera Mendialdea Mankomunitateko langileak herriko eta baserrietako biztanleak bisitatzen ari dira etxez-etxe. Ekimen honekin zaborren birziklape­nean jendea sentsibilizatu nahi da, modu zuzen batean bereizteak nolako garran­tzia duen erakusteko.

Beste aldetik, hamabots konpostadora eka­rri berri ditu Mankomunitatean banatzeko, hauetatik sei Leitzan. Aipatu, lehengo urteko kanpainan 107 banatu zituztela eta horietatik 44 Leitzan. Honekin etxe­ko konposta bul­tzatu nahi da. Formazio kanpaina eginen dute Nafarroako Hondakinen Partzuergoko teknikariek konposta nola egin erakusteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun