Erreka auzoko Urtotxikiko belatsoan jokatu zen Euskal Herriko segalarien txapelketa. Jesus Mari Ormaetxea Urki gipuzkoarrak irabazi zuen, ordu batean 2.996 kilo belar ebakita, bigarren Mikel Alkorta sailkatu zen, hirugarren Juan Jose Lizaso eta Jon Kanflanka Mikone leitzarra laugarrena gelditu zen. Jende asko bertaratu zen saioa ikustera.