Uztailaren 10ean, duela 500 urte, Goizuetatik Gaztelaren aldeko soldaduak sartu ziren. Ondoren, uztailaren 21ean Ziordiatik, eta horrela, Nafarroaren inbasioa eta konkista gauzatu zituzten gaztelarrek urteetako gerra eta jazarpenen ondoren. Hau horrela, Iberoko dorrean oroitarria ezarri zuten uztailaren 10ean Nafarroa Bizirik plataformaren eskutik. Nafarroako estatuaren gaztelu eta dorreetan zutarriak jartzen ari dira urte honetan eta Iberon ere horrela egin dute. Leitzako eta Goizuetako hautetsiak eta herritar batzuk bildu ziren eta zutarria ezarri zuten Iberoko dorrearen historia aipatuz. Aurresku bat dantzatu zuten herriko bi dantzarik.
Aurrerantzean ekimen gehiago izanen dira 500. urteurrenaren oroimena berreskuratuz eta zabalduz. Horien barruan, Euskal Herriko Historialarien III.Biltzarraren mintegi bat Leitzan eginen da irailean.