Gizarte zerbitzuak

Ainhoa ANSA 2012ko abu. 2a, 11:52

Ainhoa Ansa

Informazioa emateko azalpen bilera bat egitera etorri ziren Aranora ekainaren 27an Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetako hiru teknikari; Junkal Otxotorena, Maite Urroz eta Maite Perurena. Herritarren eskura dauden baliabideen berri­ emateko asmoarekin antolatu zen hitzordua eta dozena bat lagun gerturatu ziren teknikarien azalpenak entzutera. Zerbitzu honetatik bidera daitez­keen laguntza mota nagusienak azaldu zituzten eta laguntzaren bat tramita­tzeko beharrean aurkitzen denak Leitzako Bulegora deituta jasoko du beha­rrezko informazioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun