Aurreko Udal Taldeak lotuta utzi zuen bezala, udan garbiketak programatuta zeuden moduan ari dira egiten.
Azken urteetan egin diren landaketek aurrera egingo badute, garbiketak aurreikusi ziren 2012ko udan egiteko, ondoko parajeetan:
• Etzabalen pagoa, urkia, otsalizarra eta lizarra. Guztira 4,40 hektarea daude garbitzeko.
• Txurdaingiko Bordan alertzea, bertako haritza, astigarra, gereziondoa, lizarra eta urkia. 11 hektarea dira.
• Arranbide-Erbizinen douglas izeia. Guztira 10,30 hektarea dira eta 2011n sartutako sekuoia 2,82 hektarea.
• Kaxetan alertzea, cryptomeria, bertako haritza, astigarra, gereziondoa, lizarra, urkia eta akazia. 7.73 hektarea denetara.
• Tintapolon gaztaina eta akazia, 12.60 hektarea.
Ekaina erdialdean hasi eta uztaila bukatu arte izango litzateke garairik onena garbiketak egiteko eta dirudienez, epe horren barruan egiteko moduan izango dira langileak.
Horretaz gain, Suroko bide bazter gehiena makinaz garbitu da aurten eta gainerako auzo bide eta estartak ere garbitzen ari da udaletxeko langilea.