Sahararen aldeko pedalkadak eman dituzte uztailaren 28an Leitzan

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 31

Jende ugari bildu zen Leitzako karrapean Sahararen aldeko ekitaldian parte hartzera. Pablo Feo

35 minutuko lau saio eginen ziren larunbat arratsaldean

Elkartasuna eta kirola uztartuz, Saharari elkartasuna adierazteko ekimena burutu zuen Saharar Herriarekiko Elkartasun Taldeak larunbat arratsaldean Leitzako udaletxeko karrapean: indoor bizikleta topaketa.

Elkartasuna eta kirola uztartuz, Saharari elkartasuna adierazteko ekimena burutu zuen Saharar Herriarekiko Elkartasun Taldeak larunbat arratsaldean Leitzako udaletxeko karrapean: indoor bizikleta topaketa.

Ruben Kaba­lle­ro, Nerea Gartzia, An­gel Se­rra­no eta Buxy Kortajare­na izan ziren monitoreak, Sahararen aldeko pedalkadak gidatzen eta jende ugari bildu zen, kirol pixko bat eginez Saharari elkartasuna adierazteko asmoarekin.

Leitza, Billabona eta Asteasuko kiroldegiak dira saio honen babesleak, baita Leitzako udala ere. Topaketa honen helburua, Sahara herriari elkartasuna adieraztea eta topaketetan lortu den diruarekin urte guztiak sahara eta saharrarrekin zerikusia duten ekintzak antolatzea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun