Elkartasuna eta kirola uztartuz, Saharari elkartasuna adierazteko ekimena antolatu du Saharar Herriarekiko Elkartasun Taldeak: indoor bizikleta topaketa. Uztailaren 28an eginen da plazan, eta 16:00etatik aurera 35 minutuko lau saio eginen dira: 16:00etan, 16:40an, 17:20an eta azkena 18:00etan.
Izen-ematea hilaren 24a baino lehen egin behar zen. Ruben Kaballero, Nerea Gartzia, Angel Serrano eta Buxy Kortajarena izanen dira monitoreak, eta prezioak hauek: saio bat egitekotan 10 euro, bi saiorekin 12 euro, hirurekin 14 euro eta laurekin 16 euro.
Leitza, Billabona eta Asteasuko kiroldegiak dira saio honen babesleak, baita Leitzako udala ere. Topaketa hauen helburua, Sahara herriari elkartasuna adieraztea eta topaketetan lortzen den diruarekin urte guztiak sahara eta saharrarrekin zerikusia duten ekintzak antolatzeko dirua lortzea da.