Santio Egunaren aurreko asteburuan ere ekitaldi ugari izanen dira Aranon

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 20a

Nafarroako konkistaren inguruko erakusketa eta hitzaldia izanen dira larunbatean eta kotxe zaharren igoera igande eguerdian

Aurtengo Aranoko Santio festak ere ez dira motz geldituko. Uztailaren 25ean, asteazken eguerdian botako da altxaferoa, baina aurreko asteburuan ere ekitaldi asko izanen dira.

Aurtengo Aranoko Santio festak ere ez dira motz geldituko. Uztailaren 25ean, asteazken eguerdian botako da altxaferoa, baina aurreko asteburuan ere ekitaldi asko izanen dira.

Uztailaren 21ean, larunbat eguerdiko 12:00etan hasita egun osoan Nafarroako konkistaren inguruko erakusketa zabalduko da. 18:00etan pala txapelketako finalak jokatuko dira. 20:00etan, 1512-2012 Nafarroari buruzko hitzaldia eskainiko Xabi Kueto herriko historialariak.

Uztailaren 22an, igande eguerditik aurrera, kotxe zaharren igoera eginen da, azkeneko urteetako ohiturari eutsiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun