Bigarren mailako buruz burukoa ere irabazi du Jon Jaunarena leitzarrak

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 13a

Jon Jaunarena leitzarra txapela soinean, Ezkurdia ondoan duela. Diario Noticias

Bigarren mailako bere bigarren txapela jantzi du

Duela bi hilabete in­gu­ru, bigarren mailako eskuz binakakoa Ceciliorekin irabazi ondotik, buruz burukoan ere nagusitzea lortu du Jon Jaunarena leitzarrak, denboraldi bikaina borobil­duz. Ekainaren 30ean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako final lehia­tuan­ 22-16 irabazi zion Joseba Ezkurdiari. Jaunarenak Abel Ba­rriola herritarra izan zuen­ botilero.

Partidaren lehenbizi­ko zatia oso parekatua izan zen, nahiz eta lei­tza­­rra 7-2 irabazten ja­rri. 7-6kora hurbildu zen Arbizukoa, baina berriz ere 10-6 aurreratu zen Jaunarena. Baina 0-­5­eko partzialarekin markagailuan aurretik jarri zen Ezkurdia. Hamaikana, hamabina, hamahiru­na eta hamalauna berdin­du ondotik, nekea soma­tzen hasi zen Jaunarena eta bazi­rudien Arbizurako bidea hartuko zuela txapelak. Baina ongi erre­kuperatu zuen leitzarrak eta irabazten jarri zen. Azkenean, txapela Lei­tzara ekarri zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun