Urtetik urtera gero eta indar gutxiago dute sanpedroek

Juana Mari SAIZAR 2012ko uztailaren 13a

Sanpedroetan baserrian ibili diren gazteak Txuine baserrian. Juana Mari SAIZAR

Jende gutxi ibili da eta gazteek ere ezin izan dute bildu

San Pedro festak ospatu ziren herrian ekaineko azken asteburuan­. Lagun Arteak antolatu ditu aurtengoan ere, baina esan behar da inauteriek indarra hartu duten bezala, sanpedroek galdu egin dutela. Jende oso gutxi ibili da he­rrian, gazteek ere ezin izan dute bildu. 
 
Ea bada datorren urtean zer gertatzen den, aurtengoak horrela beharko dute jada. Hala ere, aipatu, herriko eta baserrietako eskeetan talde txikia ibili den ­arren, ibili diren gutxiak ederki pasatu dutela eta festa ederrak bota dituztela, ondoko argaz­kian ikusten den bezala­.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun